Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

Atxarte

Blog honetan Atxarteko krokisak aurkituko dituzue.

Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

Hego Untzillaitz

Blog honetan Hego Untzillaitz-eko krokisak aurkituko dituzue.

lunes, 31 de octubre de 2016

La Tentación de Crispín - Urresteiko Hegoaldea 6c (V+/A0) 120m.

Oso ondo ekipatutako bide bat aurkezten dogu oraingoan. Urresteiko hegoaldeko horman dago.
Zailtasuna: 6c (V+/A0) 120m.
Jaisteko: Rapelatzen jaitsi daiteke, bilguneak horretarako prestatuta dagozalako, baina Urrestei-ko ertza bide normaletik eskalatzen jarraitu daiteke. Beste bi luze gehiagotan orratz gainera helduko gara eta bertatik ohikoa dan moduan jaitsi gaitekez.


lunes, 23 de mayo de 2016

ADI! - Harri-jauziak Labarganetan!!

Untzillaitz hegoaldeko Labarganeta sektorean, atx batzuk lurrean ikusi dira, "Tendinitis" bide alboan (kokapena).  Baliteke horma ingurua ezegonkor egotea. Adi ibili mesedez, batez ere behetik igaroko bazarie.



lunes, 25 de enero de 2016

ADI! - Elosuko harrobian bilgune gastatuak

Mendiak.net en hurrengoari buruz berri ematen deuskue, bide batzun bilguneak gastatuta dagozela. Adi ibili mesedez. Eta bideak zaindu.
Mesedez, top-rop moduan eskalatuko badozue, norberan mosketoiak erabil eizuez. Ez da ezer kostatzen eta. Horrela ezbeharrak ekidingo doguz.

Bideei buruz informazio gehiago: mendiak.net

Ekipatzailearen azken berria! 2016/01/26
Gaur goizean bertatik pasatu da eta 9 eta 10. bideetako bilgunea ondo dago. 17 eta 18a gastatuago egon dira baina nahiko egoera onean. Halere, kate eta anilla bategaitik aldatu dau. Oroimen bidearen bilgunea ere aldatu dau, 'Draco' motako bilgune bat ipini dau.
Eskerrik asko guztioi. Beste ezer ikusten badozue, abisatu.

lunes, 18 de enero de 2016

Kakuak, A2, 80m, (Proa)

Juse eta Andoni Eibartarrek zabaldu daben bide barri bat dakartzuet, A2 zailtazunekoa.
Zailtasun honeetan moldatzen danantzat, librean egiteko projektu interesgarria da. 
Gozatu deizuela!